XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin kalean, gutunaren oroitzapena etorri zitzaion gogora, eta Merçek hura irakurri izatera bestelako harrera egin izango ziokeela arrazoitu.

Jarraian, ordea, ordu batzuk lehenago kontrakoa pentsatu izan zuela gogoratu, eta gutun bat gorabehera, gertatu behar duena berdin gertatuko duk esaldiaren oihartzuna ailegatu zitzaion barrenetik.

Eta hala, arazoak ihespiderik ez zeukala oharturik, bere maiteñoarengana azkartu zen, taldetik atzean gelditutako bizpahiru lagunen aldamenetik iraganez.

Merçe zihoaneko lagunartea aurrean zuelarik, atzetik inguratu eta hatz puntekin bizkarrean ukituz Merçe! deitu zion amultsuki.

Merçek burua bueltatu eta Jean Luc ikustean, ez zuen harritzekorik egin; aitzitik, haren seriotasunak zain zegokiola ere adierazi zezakeen.

Eta hala bide zen, bada Jean Luc-i ezer esateko denborarik eman gabe, Ez, Jean Luc, gaur Clauderekin nago esanez aurrea hartu eta lagunetara itzuli zen.

Une hartan bere maiteñoaren irudia urruntzen ikustean, urradura latz bat sentitu zuen barrenean, berak bihotz ondoan nozitu uste izan zuena, eta min ezezagun haren menpe, buelta erdia eman eta itzulbidean jarri zen.

Lehentxoago egondako taberna aurtetik igaro ondoren, Parte Zaharreko karrika bakartietan galdu zen, (...)